Ongi etorriak Euskal Herriko lehen Akroyoga Topaketara.

Shakti Akroyoga Festivalaren irugarren edizioa aurkezten dizuegu. Hiru egunetan zehar Akroyoga tailerrak, Yoga, Thai Massage, familia eta haurrentzako ekintzak, Kirtan & sua, hitzaldiak, janari begetarianoa goxo-goxoa, spa eta natur ibilaldiak .

 

Gorde datak! 2020ko Irailaren 25tik 27ra!

 Mundu osoko herritarrak bezalaxe, gu ere oso kezkatuta gaude COVID-19 gaitzak eragindako pandemiaren eraginez.
Hala ere, Shakti akroyoga festibalaren 3. edizioa antolatzen jarraitzen dugu. Festibala uda bukaeran edo udazkenaren hasieran izango da, 2020ko irailaren 25etik 27ra; hori dela eta, uste dugu aukera asko ditugula shakti yoga festibala antolatutako moduan egin ahal izateko. Bistakoa denez, azken erabakia ez da gure esku egongo; estatu, nazio eta tokian tokiko agintariek erabakiko dute zein den egoera Espainian, bai eta mundu osoan ere. Bitartean, zuekin harremanetan jarraituko dugu. Kontu handiz aukeratu ditugu bitartekari guztiak, eta hemen aurkezten dizuegun programa prestatu dugu.

Zaindu zaitezke, izan osasuntsu eta eutsi goiari. Garai zail hauetan, guztiok botatzen dugu faltan elkarrekin praktikatu ahal izatea, horixe baita gizakion esperientzia aberasgarrienetako bat. Espero dugu egoera hau laster bukatuko dela eta bidean biktima gehiegi utzi eta sakrifizio gehiegi egin behar ez izatea. Guztiok lanean jarraituko dugu; beraz, edozein zalantza edo iruzkin izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan. Halaber, nola zaudeten eta zuen hiri eta herrialdeetan egoera nolakoa den jakitea ere gustatuko litzaiguke.

Irailean guztiok elkar ikusi ahal izatea espero dugu.

 

Lehenengo edizioa bukatu eta bigarrenarekin jarri gara, dena prest egon dadila hiru egunetan hoberena eskaintzeko. Bizi ospakisuna, konekzioa, atsedena, komunitatea, eta batez ere… Akoyoga.

Etor zaitez gurekin asteburu zoragarri hau disfrutatzera!

Shakti Akroyoga Festival-a Amalurra Kominitatea -n izango da, Artzentales-en (Bizkaia). Leku soragarria, txoko magikoaz beteta naturarekin bat izateko, atsedenak hartzeko baita erlaxatzeko ere.→ www.amalurra.com

Jaialdi honek Akroyogan oinarritutako programa garatzen du. Bestalde, emakumeak mugimendu honetan promagonistak ere izatea bultzatzen du. Pixkanaka hurrengo edizioan parte hartuko duten irakasleak aurkestuko dizkizuegu. Bai nazionalak, bai internazionalak izango omen dira.

Gure berriak jakin nahi izatekotan, Facebook -en jarrai gaitzazu edota gure boletín de noticias-en izena eman.

Zalantzarik dituzu? Harremanetan jar zaitez!!

687 83 15 41

12 + 4 =