2021ko IRAILAren 24etik 26ra

Karrantza - BIZKAIA

Shakti Akroyoga Festibalak Akroyoga elkarbanatzeko Euskal Herriko erreferentziako jaialdi bat izateko asmoa du. Akroyogak gora egin baitu bai estatu-mailan, bai mundu-mailan.

Jaialdi honek, baita emakumeei ere, yoga modalitate honetan esker onak eman nahi ditu. Shakti hitzak sanskrito hitzkuntzan energiaren alde femeninoa adierasten du. Elikagarria eta sortzailea da, gaitasun zoragarriak indartzen dituena.

Honela, jaialdiak Akroyogan emakumeen protagonimoa bultzatu nahi du, bakoitzak bere gaitasunak garatzeko bai lurrean, bai airean, edota zaintzaile bezala. Emakume bakoitza bere gorputza eta proiektuen buru izatea da helburu.

Aurreko edizioan, Irailak 2018, Shakti Akroyoga Festibalak parte-hartzaile ugari elkarbanatzera eta ospatzera erakar zituen (esperientzarik gabeko jendea ere akroyoga ezagutzera etorri zen). Aurten jaialdiak hazi nahi du. Horretarako, Gloria Peón izango da arduraduna, antolakuntza handiagoa izango da, ekintza gehiago, modalitate gehiago, jende gehiago…

Zer da AcroYoga?

Akroyogak Yogan du bere oinarria, eta iraunkortasunez praktikatuz oso onugarria izan daiteko bai norbanakoarentzat, bai komunitatearentzat. Konfiantza, konekzioa eta alaitasuna lantzen ditu. Akroyogak Yogaren espiritualitatea, masaje thailadesaren sensibilitatea eta akrobaziaren dinamismoa fusionatzen ditu.

AcroYoga gure Yoga praktika beste batzuekin, esagunak edo ezesagunak, konpartitzeko modu ederra da. AkroYogan mugimendu eta posturen bidez gure buruarekin zein besteekin konektatuta egotea bilatzen da. Gure burua orainean egotea eta bestearekin orekan izatea da AkroYogaren mamia..

Eta… zer gehiago?

Gainera, jaialdian beste Yoga modalitate batzuk egin ahalko dituzu, Masaje Thailandesa eta beste terapia alternatiboak ere, Estatic dance, eta askoz gehiago! Informazio gehiago gure programan.

 

Shakti taldea

Gloria Peón

Proiektuaren fundatzailea eta zuzendaria

Jaialdia 2018ko irailean jaio arren, “La Glo”-k idea lehenagotik zuen buruan. Azkenean, iaz, 2018an gauzatu egin zen, leku aproposa aurkitu eta gero, Amalurra komunitatean.

Aire akrobata bezala egin du lan azkenengo 10 urteetan eta Europa osotik zehar bere espektakuluarekin ibili da. Yoga bere formakuntzaren oinarria izanda eta Yogaren bidez gorputzaren kontzientzia landu egin du. AkroYoga bere bitzitzan oparia izan da bere gorputza sendatzeko eta baita beste pertsona askorekin konektatzeko ere. Bere klaseak arima irekita gidatzen ditu, honela maitasuna eta dibertsioa garatzen dira. Irrifarrak gorputzaren onurako direla uste du, eta beldurrak zein tentsioak askatzen dituztela pentsatzen du.

Miren

Itzultzaile

Natxo

Diseinu grafikoa eta sare sozialak

Sandra

Web diseinua

2019 Bideratzaileak

Clay Burns

Masaje Thailandesa, Kirtan

Gaztetatik terapia osagarriak eta sendatzeko modalitate ezberdinak gustuko zituen: musika, yoga, dantza, indigeneen tradizioa. Masaje terapeutikoa ikasi zuen EEBB, Crestone Healing Arts Center-ean. Estilo orientala eta okzidentala maisu ezberdinekin ikasi ditu eta masaje Thailandesean espezializatu egin da. Musika ere bere bidearen oinarri izan da. Kantu eta beste instrumentu ugari ikasi ditu, besteokin elkarbanatzeko ahotsaren bidez.

maialen landa

Akro Yoga

Maialen eta Aitor 2017an hasi ziren Acroyoga praktikatzen eta segituan praktika honekin maitemindu egin ziren. Maialenek mugimenduan esperientzia nahikoa zeukan umetatik balletean ibiltzeagatik. Hala ere, 16 urte zituela, lesio baten ondorioz balleta alde batera utzi behar izan zuen eta horren ondoren leku batetik bestera ibili zen mugimenduarekin eta gimnasiarekin zerikusia zeukaten gauzak probatzen. Aitor urtetan zehar arraunean ibilitakoa da, honek ere bere disziplina utzi egin behar izan zuen urte betez (2017an) Bulgariara bizitzera joan behar izan zenean. Beraz, urte hartan kirola egiteko modu berri baten bila zebiltzan biak. Entrenatu, mugitu eta gorputzaren limiteak bultzatzeko modu berri baten bila. Akroyogan aurkitu zuren bilatzen zebiltzana, biok partekatzen duten pasio bat eta biontzat aproposa zena haien kirol ibilbide desberdinak kontuan hartuta. Akroyoga praktikatzen hasi zirenetik interesatzen zaion ororekin partekatzea gustatzen zaie. Akroyoga edonorentzat izan daitekeela sinisten dute; ez du axola praktikatu nahi duenaren adina, esperientzia maila edo inoiz kirolik egin ez duen ere. Bi urte dela hasi ziren asteroko klaseak Gasteizen ematen eta ordutik ingurutik ere beste klase eta tailer batzuk eman dituzte. 2019an Mexikora joan ziren Akroyoga irakasle titulazioa VanCityAcro eskolaren eskutik ateratzera. www.wanderingwhale.com

 

AITOR CRESPON

AKROYOGA

 

 

 

 

Maialen eta Aitor 2017an hasi ziren Acroyoga praktikatzen eta segituan praktika honekin maitemindu egin ziren. Maialenek mugimenduan esperientzia nahikoa zeukan umetatik balletean ibiltzeagatik. Hala ere, 16 urte zituela, lesio baten ondorioz balleta alde batera utzi behar izan zuen eta horren ondoren leku batetik bestera ibili zen mugimenduarekin eta gimnasiarekin zerikusia zeukaten gauzak probatzen. Aitor urtetan zehar arraunean ibilitakoa da, honek ere bere disziplina utzi egin behar izan zuen urte betez (2017an) Bulgariara bizitzera joan behar izan zenean. Beraz, urte hartan kirola egiteko modu berri baten bila zebiltzan biak. Entrenatu, mugitu eta gorputzaren limiteak bultzatzeko modu berri baten bila. Akroyogan aurkitu zuren bilatzen zebiltzana, biok partekatzen duten pasio bat eta biontzat aproposa zena haien kirol ibilbide desberdinak kontuan hartuta. Akroyoga praktikatzen hasi zirenetik interesatzen zaion ororekin partekatzea gustatzen zaie. Akroyoga edonorentzat izan daitekeela sinisten dute; ez du axola praktikatu nahi duenaren adina, esperientzia maila edo inoiz kirolik egin ez duen ere. Bi urte dela hasi ziren asteroko klaseak Gasteizen ematen eta ordutik ingurutik ere beste klase eta tailer batzuk eman dituzte. 2019an Mexikora joan ziren Akroyoga irakasle titulazioa VanCityAcro eskolaren eskutik ateratzera.

 

www.wanderingwhale.com

 

Sandra de San José

AkroYoga, Familia AkroYoga

Duela 10 urte, Yoga ezagutu zuen. Estilo ezberdinak probatu zituen, yoga aereo eta akroyoga barne. Azken honek masaje thailandesaren mundua ezagutzera eraman zuen. Asiatuk bidaiatzen hainbat urte eman ditu eta formakuntza ezberdinak egin ditu: masaje thai, yoga, akroyoga eta wuo tai. 2014an Mexikon AcroYoga International ikastaroa egin zuen eta, harrezkero, Akroyoga Madrilen eta ingurunetan irakasten du. 2015 Txikientzako yoga ikasi zuen eta bere amatasunari esker era ezberdinean irakatsi du txikientzako eta handientzako Akroyoga. 2018an Family AcroYoga ikastaroa Bruselasen egin zuen. Bere pasioa Yoga eta Akroyoga helduekin, txikiekin eta familiekin elkarbanatzea da, praktika honen onurek mundua kontzienteago, baketsuago eta maitasuntsuago bihur dezaten.

www.yogainature.com

Octavio

Akroyoga

Txikitatik izan zuen era guztietako arteekiko zaletasuna eta erakarpena, beraz, antzerkia, dantza garaikidea eta mota guztietako kirolak probatu zituen. Filologo eta Itzultzaile gisa ikasi zuen eta Eskozian eta Belgikan bizi izan zen. Urte batzuen buruan bere burua berraurkitu zuen meditazio, yoga eta akroyogaren bidez.

Lau urte daramatza Acroyoga irakasten eta terapia alternatiboen, hazkunde pertsonalaren eta garapen iraunkorreko inbertsio proiektuen inguruko jakin-min ase ezina asetzen du. Komunitatea sortzea, natura, bidaiatzea, ikastea, bizimodu osasuntsua, yoga eta musika, dantza edo arte plastikoak bezalako arte guztiak maite ditu.

Javier Ercilla

Akroyoga

Irakurketa askorekin betetako haurtzaro baten ondoren, Filosofia graduan erori nintzen eztian hartz kume bat jauzten den bezala. Lan arlo ezberdinetan interesatu eta parte hartu dut, hala nola, zinema dokumentala, ikerketa eta elikadura, besteak beste.

Gogorra izan zitekeena, gaixo bat zaintzea, jarduera delikatu eta zirraragarri batean eraldatzeko asmoarekin,  AKONPAINAMENDUZKO YOGA BERRESKURATZAILEA sortu nuen. Horretarako, International School of Yogan ikasten eta lanean hasi nintzen.
Laguntzea pertsona baten parte ez ezik, ezagutza, kontsulta eta gozamen iturri ere badela deskubritu nuen.
Harreman horrek gaur egun AKROBEARS of acroyoga izeneko zeharkako proiektu batera eraman nau, non niretzat ezinbesteko hainbat elementu harremanetan jartzen diren, jolasa, hatha yoga, meditazioa eta kontaktuzko yoga edo haptologia deitzen dudana.
ACROYOGAPREMekin entrenatu naiz 100 orduko bi entrenamendurekin eta haiekin maiz kolaboratzen dut.
Duela gutxi ACROYOGA MONTREAL-ekin ere entrenatu naiz bere II. Mailan eta Acroyoga sentikor eta oso SORTZAILEA ernetzen dudan prestakuntzaren eta Esther de Frutosekin izandako esperientzien ondorioz.

Partekatzea bilatzen dut.

Esther de Frutos

Akroyoga

Nire izena Esther de Frutos da eta 7 urteko ziklo batez Yogaren munduan murgilduta nabil, bai nire esentzia, bai beste pertsonena deskubrituz.
Duela bi urte, Acroyoga praktikan sartu nintzen, AcroyogaPrem-ekin egin nuen nire lehen formakuntza eta aurten Mexikoko Acroyoga Montreal-ekin ziurtatu naiz berriro. Bi esperientziak behin betikoak izan dira nire bidean Acroyogini bezala.
Duela urtebete pasatxo, Akrobears proiektuan parte hartzen hasi nintzen, Javier Ercillarekin batera, beti Akroyoguiak bezala hazten eta ikasten jarraitu nahian.

Amaia

akroyoga

Nire izena Amaia da. Pertsona aktiboa eta kirolaria izan naiz beti. Munduak nola funtzionatzen duen ulertzeko gogoak bultzatu ninduen Fisikan graduatzera, eta baita inguratzen nauen ingurunea ez ezik, nire barrua ere ulertzeko ideiak, akroyoga edo bertikalak bezalako diziplinak praktikatzera eraman ninduen. Bi alderdi hauek batzeak, alde batetik indarren teoria ulertzeak eta, bestetik, propiozepzioaren garapenak, akroyogaren sustraiak ulertzeko eta haren ikuspegi osoa izateko aukera ematen dit. Acroyoga zaintzaren eta errespetuaren bidez pertsonak konektatzeko gai den tresna gisa ikusten dut. 2017tik praktiktatzen dut akroyoga eta duela gutxi Acroyogako Irakasleen Prestakuntza egin dut Valentzian.

Clara

Yoga e invertidas

Psikologia ikastera joan nintzenean deskubritu nuen Yogaren mundua Amsterdamera eta “Mindfulness” eta “Psikologia Kulturala” bezalako irakasgaiak ezinbestekoak ziren programan.
Momentu hori “esnatze” moduko bat izan zen niretzat eta begiak (gogoa eta bihotza) ireki ninduen psikologiaren eta munduaren ikuspegi holistiko eta integratzaileago batera.
Horrela, Yoga estilo eta diziplina desberdinak ikasten eta praktikatzen hasi nintzen. Amsterdameko “Delight Yoga” estudioan hasi nintzen egiten, eta gero Madrilera itzuli nintzenean “Bindu Yoga” (Danilo Hernandez) bezalako beste estudioetan.
Bide honek guztiak yoga irakasle gisa ziurtagiria izatera eraman ninduen “Green Yoga International”.
Geroago, Amsterdamera itzuli nintzen Psikologian gradua bukatzeko eta niretzako dena duela urte hasi zen yoga estudioan entrenatzen jarraitzeko. Bertan, “karma yogi” izateaz gain, niretzat hainbeste esan nahi duen Yoga-Terapiaren aspektu honetan trebatzera dedikatu nintzen eta honelako ikastaroak egin nituen: “Estresa eta antsietaterako yoga-terapia entrenamendua”, “Yoga eraldaketa-prozesuak” eta “Yoga eta Mindfulness ongizate emozionala hobetzeko”.
Gaur egun, Yogako irakaslea naiz Qi en Movimiento estudioan (Gijón), eta bertan Vinyasa Yoga eta Mindful Yoga eskolak ematen ditut, nire ikaskuntza eta bilakaera pertsonalarekin jarraituz, ahal dudan mota guztietako ikastaro, tailer eta ekitaldietan parte-hartze aktiboarekin. parte hartu.